Mendi bizikletagaz erori den gaztea hil egin da

Anboto 2012ko abe. 27a, 07:42
Atzo eguerdian mendi bizikletan zebilen 25 urteko gazte bat erori zen Oizen eta larri eraman zuten Gurutzetara. Ospitaleko komunikazio arduradunek baieztatu dutenez gaztea hil egin da.

 

Atzo eguerdian mendi bizikletan zebilen 25 urteko gazte bat erori zen Oizen eta larri eraman zuten Gurutzetara. Ospitaleko komunikazio arduradunek baieztatu dutenez gaztea hil egin da.

 

SOS Deiak-ek 12:40ean jaso du larrialdi deia. Deitzaileak jakinarazi du senitarteko bategaz mendi bizikletan zebilela eta senitarteko hori aldapa handi batetik behera erori dela eta lesio handiak zituela. Erorikoa Oizeko haizerrota parketik gertu jazo da, Garaiko lurretan. Emergentzia zentroak Ertzaintzaren helikoptero bat mobilizatu du eta zauritua Gurutzetako ospitalera eraman dute. Kolpeen ondorioz hil egin da 25 urteko gaztea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!