EAJk gardentasun falta ikusi du aurrekontuetan

Anboto 2012ko abe. 13a, 09:18
Herriko taldearen aurrekontu proposamena zehaztasun bakoa dela uste dute jeltzaleek

Herriko taldearen aurrekontu proposamena zehaztasun bakoa dela uste dute jeltzaleek.

 

EAJk ez ditu onartu 2013rako udal aurrekontuak. Herriko Taldearen proposamena zehaztasun bakoa dela uste dute jeltzaleek, eta gestioan gardentasun falta ikusi dute: “Azaroaren 19an izan genuen aurrekontuen berri, eta onartzeko osoko bilkura azaroaren 21erako deitu zen. EAJri ez zaio aurrekontuak hobetzeko aukerarik eskaini. Gure ustetan, jarrera aldaketa egon beharko luke gobernu taldearen aldetik; gardenago izan behar dute gestioan”.

 

Bestalde, tasak %2,5 igotzea herritarren kalterako dela pentsatzen dute. Alkatearen liberazioa ez dute beharrezko ikusten, eta Hiri Antolamendurako Plan Orokorra egitea eskatu dute.

 

Herriko Taldeak esan du, egoera ekonomikoagaz orekatua den aurrekontu bat egin gura izan dutela; sarrerak %14 jaitsiko direla gogoratu du. Kulturaren, ongizatearen eta ur sareen zein bideen hobekuntza egingo dituzte 2013an. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!