Bideak konpontzea eta ur hornikuntza, aurrekontuan

Anboto 2012ko abe. 1a, 08:30
Auzobideak konpontzeko 11.600 euro erabiliko dituzte, eta ur hornikuntzarako 60.000 euro

Auzobideak konpontzeko 11.600 euro erabiliko dituzte, eta ur hornikuntzarako 60.000 euro.

 

Garaiko Udalak badauka diseinatuta 2013rako aurrekontua. Joan zen astean onartu zuten udalbatzarrean; Herriko Taldeak babestu zuen proposamena, eta EAJk kontra egin zuen. Inbertsio errealen atalean, bideak konpontzea eta ur hornikuntzako lanak zehaztu dituzte. Auzobideak konpontzeko 11.600 euro erabiliko dituzte, eta uragaz lotutako obrarako 60.000 euro.

 

Gastua, sarreren berbera

Udal ordezkariek 430.550 euroko gastua aurreikusi dute, sarreretan jasoko luketen kopuru berbera. Langile gastuei aurre egiteko erabiliko dituzte 163.000 euro, eta 130.000 zerbitzuen erosketetarako, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!