Paperezko trajeen museoa bisitatuko dute nagusiek

Anboto 2012ko aza. 24a, 08:45
Astelehenean Gueñeserako txangoa egingo dute hainbat lagunek, herriko nagusien elkarteak antolatuta. Bertan, paperez egindako soinekoen edo trajeen museoa bisitatuko dute, antolatzaileek azaldu dutenez

Astelehenean Gueñeserako txangoa egingo dute hainbat lagunek, herriko nagusien elkarteak antolatuta. Bertan, paperez egindako soinekoen edo trajeen museoa bisitatuko dute, antolatzaileek azaldu dutenez.

 

Goizeko 09:00etan irtengo dute Garaitik, eta 10:15 inguruan Gueñeseko udaletxera joango dira. 11:30ean egingo dute bisita, eta ostean Sudupera joango dira, han ere gai beragaz lotutako ekintza bat egiteko. Sudupetik bueltan, Gueñeseko Erreka jatetxean bazkalduko dute garaitarrek, 14:30ean.  Jaki askoko menua edukiko ei dute dastatzeko. Gainera, bazkalosterako dantzaldia ere prestatu diete. Egun osoko irteeraren ostean, arratsaldean bueltatuko dira garaitarrak Enkarterrietatik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!