Sukaldaritza ikastaroan 21 lagunek parte hartuko dute

Anboto 2012ko aza. 15a, 08:30
Trumoitte kultur elkarteak sukaldaritza ikastaroa antolatu du Garain, eta 21 lagunek eman dute izena. Kopurua ikusita, talde bi sortzea erabaki dute antolatzaileek

Trumoitte kultur elkarteak sukaldaritza ikastaroa antolatu du Garain, eta 21 lagunek eman dute izena. Kopurua ikusita, talde bi sortzea erabaki dute antolatzaileek.

 

Lehenengo taldea astelehen honetan bertan hasiko da ikastaroan, eta eguenera arte egingo dituzte praktikak. Abenduko lehenengo astean ere jardungo dute. Bigarren taldeak azaroaren 26an egingo du lehenengo saioa. Aste horretan eta abenduko bigarrenean jasoko dituzte eskolak.
Juantxu Larruzeak emango du ikastaroa. Antolatzaileen esanetan, Gabonetako platerak zelan egin erakutsiko du batez ere, baina partaideen eskariak ere kontuan hartuko ei ditu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!