Zerga eta tasak % 2,5 igotzea onartu du udalak

Anboto 2012ko aza. 9a, 09:39
2013rako ordenantza fiskalak zeintzuk izango diren erabaki dute udalbatzarrean. Orokorrean, zerga eta tasak % 2,5 igotzea onartu zuten, baina ez aho batez.

2013rako ordenantza fiskalak zeintzuk izango diren erabaki dute udalbatzarrean. Orokorrean, zerga eta tasak % 2,5 igotzea onartu zuten, baina ez aho batez.

 

EAJk ez zuen babestu Herriko Taldeak aurkeztutako proposamena . Jeltzaleek zergak izoztea gura zuten; krisi sasoian ez ei dute igoerarik onartzen. Herriko Taldeak uste du, hobe dela apurka-apurka igotzea. “Aurten igo ezean, datorren urtean beharbada % 4 igo beharko genuke”.

 

Ibilgailuen gaineko zerga, ur hornidurarena, zaborrarena, estolderiarena eta potzu beltzen garbiketarena igoko dira.Bestalde, frontoiaren erabilera ordaintzeko kopuruak zehaztu dituzte. Erroldatuek zortzi euro ordainduko dituzte orduko, eta ez erroldatuek hamabi. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!