Kontainerrak eskatu dituzte San Juan eta Aiartzarako

Anboto 2012ko aza. 2a, 08:34
Udalak edukiontzi berriak eskatu dizkio Garbiker enpresari San Juan eta Aiartza auzoetan ipintzeko. Plastikoa eta kristala batzeko kontainerrak izango dira

Udalak edukiontzi berriak eskatu dizkio Garbiker enpresari San Juan eta Aiartza auzoetan ipintzeko. Plastikoa eta kristala batzeko kontainerrak izango dira.

 

Herrigunean eta auzoetan zaborren bilketa-guneak zelan egokitu aztertu du udalak, eta plan horren baitan eskatu dituzte kontainerrak. Miliku, Barrainku eta Beratu auzoei ere eragin die planak. Partaidetza foroan aurkeztu zuten uda aurretik.

 

Horrez gainera, herrigunean ere egin dute aldaketa bat. Orain arte  frontoiaren alboan egon den  kontainerra, kristala batzekoa, Kurutzondora jaitsi dute. Plastikoarena ere ipini dute bertan, udal ordezkariek azaldu dutenez. Leku aldaketa egin dute, baina elkarte gastronomikotik hurrean ipini gura izan dituzte, bertatik gauza asko botatzen direlako edukontzietara. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!