Maia, Abasolo eta Paia ariko dira aurtengo bertso afarian

Anboto 2012ko urr. 30a, 08:35
Jon Maia, Eneko Abasolo Abarkas eta Xabi Paia bertsolariek kantatuko dute azaroaren 10ean Garain. Udalak eta Trumoitte kultur elkarteak eratu dute bertso afari formatuko saioa

Jon Maia, Eneko Abasolo Abarkas eta Xabi Paia bertsolariek kantatuko dute azaroaren 10ean Garain. Udalak eta Trumoitte kultur elkarteak eratu dute bertso afari formatuko saioa.

 

Azaroaren 5era arte eman ahal da izena udaletxean, eta esan dutenez, dagoeneko badago horretarako aukera. Udazkenero egiten den ekitaldia da bertso afaria.

 

Otea-Loran elkartean afalduko dute bertsozale eta bertsolariek. Hogei euroan ipini dituzte salgai txartelak; ikasle eta langabetuentzako bost euroko beherapena egin dute. Gaueko 21:30ean hasiko da afaria, eta ostean ekingo diote bertsolariek kantatzeari. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!