Emakumeen janzteko modu tradizionala aztertuko dute

Anboto 2012ko urr. 19a, 12:08
Historian zehar euskal emakumeek janzteko eduki dituzten ohiturak aztertuko dituzte asteburuan Garain. Gerediagak, aldundiak eta udalak eratu dituzte ekitaldiak Europako Ondare jardunaldien baitan

Historian zehar euskal emakumeek janzteko eduki dituzten ohiturak aztertuko dituzte asteburuan Garain. Gerediagak, aldundiak eta udalak eratu dituzte ekitaldiak Europako Ondare jardunaldien baitan.

 

Zapaturako, berbaldia eratu dute, eta Amaia Mujika izango da hizlaria. 12:30ean hasiko du azalpena, Elizabarrin.
Gainera, bihar eta etzi Erdi Aroko kapeluen erakusketa zabalduko dute leku berean. Antza denez, Bizkaiko etxekoandreek kapeluak janzten zituzten ospakizunen batera joateko. Baina, osagarriak baino gehiago ei ziren: jabea nongoa zen edota haren gizarte-maila zein zen adierazten zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!