Sukaldaritza ikastaroan inskribatu ahal da

Anboto 2012ko urr. 12a, 08:42
Trumoitte kultur elkarteak urtero antolatzen duen sukaldaritza ikastaroa azaroan izango da aurten. Azaldu dutenez, dagoeneko eman ahal da izena, eta horretarako azken eguna azaroaren 7a izango da

Trumoitte kultur elkarteak urtero antolatzen duen sukaldaritza ikastaroa azaroan izango da aurten. Azaldu dutenez, dagoeneko eman ahal da izena, eta horretarako azken eguna azaroaren 7a izango da.

 

Telefono zenbaki honetara deitu behar dute interesdunek: 610 948 389. Garaitarrek 30 euro ordaindu beharko dute parte hartzeko; gainontzekoek 45.

 

Ikastaroa azaroaren 19tik 22ra eta 26tik 29ra burutuko dute.  Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara elkartuko dira Otea-Loran elkartean, eta Juantxu Larruzea sukaldaria izango da irakasle. Antolatzaileek esan dute partaideen nahien arabera erabakiko dutela zer plater egin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!