Pilak bota ahal izateko kaxa bat ipiniko dute udaletxean

Anboto 2012ko urr. 4a, 12:30
Balio bako pilak botatzeko aukera edukiko dute garaitarrek udaletxean. Bulegoan bertan kaxa bat ipiniko dute horretarako, udal ordezkariak azaldu dutenez

Balio bako pilak botatzeko aukera edukiko dute garaitarrek udaletxean. Bulegoan bertan kaxa bat ipiniko dute horretarako, udal ordezkariak azaldu dutenez.

 

Orain arte lur azpian zeuden kontenedoreetan zegoen pilak botatzeko lekua. Baina, obra egin dute edukiontziak kanpoan egokitzeko, eta orain ezin dira horra bota. Horregatik, gune berria ezartzea erabaki dute. Amankomunazgoak erraztuko ei du pilak batzeko kaxa.

 

Bestalde, traste zaharrak hileko lehen eta hirugarren eguaztenetan batzen direla gogoratu dute arduradunek. Antza denez, askok ez dute data kontuan hartzen eta kontenedore  inguruak zikin geratzen dira denbora luzean. Aurreko egunean atera behar dira trasteak, eguazten goizean pasatzen dira-eta beharginak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!