Gripearen aurkako txertoa urriaren 4an emango dute

Anboto 2012ko urr. 2a, 08:20
Osakidetzak joan zen astean ipini zuen martxan gripearen kontrako aurtengo kanpaina. Urria amaitu arte emango dituzte gaitz horren kontrako txertoak anbulategietan

Osakidetzak joan zen astean ipini zuen martxan gripearen kontrako aurtengo kanpaina. Urria amaitu arte emango dituzte gaitz horren kontrako txertoak anbulategietan.

 

Azaldu dutenez, Garain urriaren 4an egongo dira, eguerdiko 13:00etan. Medikuaren kontsultan ipiniko dituzte txertoak. Osakidetzak arrisku taldeetan daudenei egin die dei berezia: 65 urtetik gorakoek, diabetikoek eta bihotzeko, birikietako, gibeleko edo giltzurrunetako gaixotasun kronikoak dauzkatenek osatzen dituzte talde horiek.

 

Kontsulta, hasteko prest

Udako etenaldiaren ostean, mediku kontsultan zerbitzua ematen hasteko prest daude. Martitzen eta eguenetan egongo da medikua Garain, eguerdiko 14:00etan. Baina, ordua eskatu behar da aurretik. Berrizera joateko aukera ere badaukate garaitarrek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!