Bazkaria eta aste kulturalak nagusien ekimenez

Anboto 2012ko ira. 25a, 08:43
Garaiko San Migel nagusien elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu datozen asteetarako. Urtero legez, San Migel Egunean bazkaria egingo dute, eta urriaren 1etik aurrera aste kulturala ospatuko dute

Garaiko San Migel nagusien elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu datozen asteetarako. Urtero legez, San Migel Egunean bazkaria egingo dute, eta urriaren 1etik aurrera aste kulturala ospatuko dute.

 

Elkartearen izenagaz lotuta, San Migel Egunez elkartuko dira jaiarako. Herriko tabernan bazkalduko dute, eta elkarteko ordezkariek esan dute bezperara arte egongo dela izena emateko aukera. 28 euro ordaindu beharko dute interesdunek.

 

Normalean, aste kulturala santuaren egunaren aurretik egin ohi dute, baina aurten atzetik egitea pentsatu dute. Arduradunek azaldu dutenez, bazkideetako asko kanpoan egon dira eta horregatik erabaki dute atzeratzea. Urriaren 1ean hasiko da briska txapelketagaz. Hurrengo egunean tutean ibiliko dira eta urriaren 3an musean. Horrez gainera, tortilla txapelketa ere egingo dute  urriaren 3an. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!