Auzoko dantzarien saioa, Santa Katalinako jaian

Anboto 2012ko ira. 15a, 08:36
Domekan egingo dute Santa Katalina ermitako jaia; meza, dantza eta luntxa prestatu dituzte

Domekan egingo dute Santa Katalina ermitako jaia; meza, dantza eta luntxa prestatu dituzte.

 

Domeka honetan ospatuko dute Santa Katalina ermitako jaia. Aspaldikoa da jaia baina, hainbat urteko hutsunearen ostean, dozena bat urte dira berreskuratu zutela. Tradizioak dioenez, auzoko dantzariek egin behar dute dantza saioa egun honetan.

 

Herrigunean barik, ermitan ospatuko da domekako meza nagusia. Mezaren ostean etorriko da dantza saioa, eta amaitzeko luntxa dastatuko dute bertaratzen direnek.

 

Ikastaro berria Umerrin

Garaiko Umerri elkarteak ikastaro berria antolatu du irailaren 21 eta 22rako. Guraso eta hezitzaileen eta haurren arteko elkar ulertzea landuko dute. Astelehenera arte eman ahal da izena, 675 704 031 zenbakira deituta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!