Santiagon hasi eta San Inazio heldu arte, jai giroan murgilduta

Anboto 2012ko uzt. 25a, 08:34
Atzo igo zuten Donien Atxa Garai, San Inaziora arteko jai luzea abiatuz. Ezpatadantzariek eskaini zuten ondoren saioa. Erromeria tradizio duten Garaiko jaietan batez ere musikagaz gozatzeko aukera izango dute bertakoek zein hurreratuko diren bisitariek

Atzo igo zuten Donien Atxa Garai, San Inaziora arteko jai luzea abiatuz. Ezpatadantzariek eskaini zuten ondoren saioa. Erromeria tradizio duten Garaiko jaietan batez ere musikagaz gozatzeko aukera izango dute bertakoek zein hurreratuko diren bisitariek.

 

Gaur Santiago ospatuko dute Garain. Txistulari, dantzari eta agintarien kalejirak hasiko du eguna, 10:30ean, eta meza nagusia hasiko da San Migel elizan, 11:00etan. Santiago irudiaren prozesioa abiatuko da ondoren Elizabarriraino. Tartean, Agintariena eta Gernikako Arbola eskainiko diote santuari dantzariek.

 

Pailazoen ikuskizuna hasiko da 18:00etan, eta briska txapelketa 18:30ean. Gau giroa, berriz, Elortza anaiek berotuko dute.

 

Bihar Santana ospatuko dute, eta San Inazio heldu arteko antolatutako ekitaldiek jaiaz gozatzeko aukera ezinhobea emango dute egunotan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!