Jubilatuen bazkaria egingo dute domekan, jaien atarian

Anboto 2012ko uzt. 21a, 08:30

Martitzenean altxatuko dute jaietako Donien atxa Garain. Baina, santixauak ofizialki hasi aurretik ere egongo da ospakizunik. Domeka honetan jubilatuen bazkaria egingo dute. 14:00etan izango da, Herriko Tabernan

Martitzenean altxatuko dute jaietako Donien atxa Garain. Baina, santixauak ofizialki hasi aurretik ere egongo da ospakizunik. Domeka honetan jubilatuen bazkaria egingo dute. 14:00etan izango da, Herriko Tabernan.

 

Udalak antolatzen du bazkaria urtero, eta debalde da. Azaldu dutenez, 65 urtetik gorako herritarrei begirako bazkaria da, eta euren bikoteak ere gonbidatuta daude. Garaiko nagusien elkartean 65 urtetik beherako jendea ere badago; beraz, denek ezingo dute parte hartu. Udal ordezkariek ere parte hartzen dute bazkarian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!