Dirulaguntzekin egingo dituzte frontoiko lanak

Anboto 2012ko uzt. 15a, 08:17

106.700 euroko aurrekontua dauka proiektuak, eta %95 ordaintzeko subentzioa jaso du udalak

106.700 euroko aurrekontua dauka proiektuak, eta %95 ordaintzeko subentzioa jaso du udalak.

 

Hiru dirulaguntza lortuta ekingo dio udalak frontoiko aldagelak konpontzeko proiektuari. 106.700 euroko aurrekontua dauka egitasmoak, eta horren %95 subentzioekin kubrituko dute. Bizkaiko Foru Aldundiak laguntza bi eman ditu, Azpiegitura eta Kirol sailei esker: 49.700 euro eta 25.000 euro. Eusko Jaurlaritzak 32.000 euroko ekarpena egin du, irisgarritasuna –ezinduentzako sarrerak– hobetzeko. Udal ordezkariek azaldu dute seguruenik irailean hasiko direla obrak, eta urte bukaerarako amaituta egon beharko dute.

 

Martitzenean udal batzarra egin zuten zinegotziek, eta aho batez onartu zuten egitasmoa. Lanak ere adjudikatu zituzten, eta Urre enpresak edukiko du obraren ardura.

 

Aspaldiko komunak

Frontoiko aldagelak aspaldikoak direla-eta egingo dituzte obrak. Hezetasuna eta irisgarritasun  falta dira arazo handienak. Ordezkarien arabera, hau da herriko eraikin publikoetan irisgarritasuneko arauak betetzeko falta den leku bakarra. 


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!