Miarritzen hasi eta Hondarribian amaituko dute egunpasa

Anboto 2012ko uzt. 7a, 09:05
Astelehenerako irteera eratu du Garaiko San Migel jubilatuen elkarteak. Goizean Miarritze eta Donibane Lohitzune bisitatuko dituzte (Lapurdi), eta handik bueltan Irun eta Hondarribiara ere joango dira (Gipuzkoa). 09:00etan ipini dute irteera ordua

Astelehenerako irteera eratu du Garaiko San Migel jubilatuen elkarteak. Goizean Miarritze eta Donibane Lohitzune bisitatuko dituzte (Lapurdi), eta handik bueltan Irun eta Hondarribiara ere joango dira (Gipuzkoa). 09:00etan ipini dute irteera ordua.

 

Goiza Miarritze eta Donibaren Lohitzune ezagutzeko aprobetxatuko dute. Ostean, Irunen bazkalduko dutela azaldu dute jubilatuen elkartekoek. Bazkalostean, berriro errepidera irten eta Hondarribiara joango dira. Arratsaldepasa egingo dute han. Ekintza barik, bakoitza bere airera ibiltzeko aukera edukiko dute. Iluntzean bueltatuko dira Garaira.

 

Txangora apuntatu gura duenak 22 euro ordaindu beharko ditu.  Herriko Tabernan eman ahal da izena. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!