Asteon hasi dira edukiontzi berriak ipintzen herrian

Anboto 2012ko eka. 28a, 08:49
Aste honetan ekin diote beharginek Garain kontenedore berriak ipintzeko obrari. Udal arduradunek azaldu dute sei asteko epea daukatela egitasmoa amaitzeko

Aste honetan ekin diote beharginek Garain kontenedore berriak ipintzeko obrari. Udal arduradunek azaldu dute sei asteko epea daukatela egitasmoa amaitzeko.

 

Herrigunean eta Milikun lurpeko edukiontziak kendu eta berriak ipiniko dituzte kanpoan. Aiartzan, San Juanen eta Kurutzondon birziklatzeko hiru kontenedoreak egokituko dituzte. Barrainkun eta Beratun edukiontzi bakarra ipiniko dute. Auzoen sarreretan ipiniko dituzte kontainerrak, kamioiak baserrietara sartzea sahiesteko.

 

Joan zen astean partaidetza foroa egin zuten Garain. Dozena bat lagunen aurrean azaldu zuten obra. Gontzal Sarrigoitia alkateak adierazi du partaideek ondo ikusi zutela aldaketa. Kexarik ez zuten agertu batzarrera hurreratu zirenek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!