Zortzi gazte astoaren aurka, Momoitioko jaietan

Anboto 2012ko ekainaren 22a

Bihar eta etzi San Juan jaiak ospatuko dituzte

Bihar eta etzi San Juan jaiak ospatuko dituzte.

 

Momoition San Juan jaiak ospatuko dituzte asteburuan. Trumoi-tte kultur elkarteak deituta, ermita inguruan batuko dira auzotarrak eta ingurukoak. Aurtengo ediziorako nobedadea prestatu dute: Garaiko zortzi gazteren eta Iurretako Txispa astoaren arteko desafioa. Domekan, 18:00etan hasiko dira harriari tiraka. Trumoitteko kideek arrakastatsua izango dela uste dute: “Herrian beti egon da herri-kiroletarako afizioa, eta jendea erakartzeko balioko du”. Domeka goizean dantzariak ere egongo dira mezaren ostean.

 

Bihar hasiko dira jaiak. 17:00etarako ipuin-kontalaria ipini dute. 20:00etan Donien-atxa altxatuko dute eta sua piztuko dute gero. Herri-afaria eta erromeriagaz pasatuko dute gaua. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!