Hondakin bilketa aztergai, parte-hartze foroan

Anboto 2012ko eka. 18a, 08:12
Martitzenean egingo dute batzarra, 19:00etan

Martitzenean egingo dute batzarra, 19:00etan.

 

Hondakinen bilketa eta edukiontzien berrantolaketa. Gai horien inguruko informazioa emango dute martitzeneko foroan. Gainera, herritarrek ekarpenak egitea ere gura dute antolatzaileek. Udalak eta Amankomunazgoak eratu dute eztabaida saioa.

 

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, udaletxean. Herritarrei bertaratzeko deia egin diete, eta euren parte-hartzea beharrezkoa dela adierazi. Amankomunazgoak edukiontzi berriak erosi ditu herrietan ipintzeko, eta horiek non eta zelan ipini aztertuko dute. Gainerako herrietan ere aurreikusi dituzte foroak; guztira hogei batzar programatuko dituzte urte amaiera bitartean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!