Frontoiko aldagelak konpontzeko, 125.500 euro

Anboto 2012ko eka. 9a, 08:11
Garaiko Udalak 125.500 euro aurreikusi ditu laster hasiko den frontoiko aldagelen obrarako. Egitasmo hau ez zegoen urteko aurrekontu orokorrean zehaztuta, eta horregatik egin behar izan dute orain aurreikuspena

Garaiko Udalak 125.500 euro aurreikusi ditu laster hasiko den frontoiko aldagelen obrarako. Egitasmo hau ez zegoen urteko aurrekontu orokorrean zehaztuta, eta horregatik egin behar izan dute orain aurreikuspena.

 

Diru-laguntzen menpe egon da egitasmoa, eta ez zekiten laguntzarik jasoko zuten ala ez. Azkenean, heldu da Eusko Jaurlaritzaren ekarpen hori.

 

Aldagelak zaharrak direlako egingo dituzte lanak. Baita elbarrientzako irisgarritasuna hobetzeko helburuagaz ere. Komunez gainera, teilatua, argia eta uraren instalazioak ere berriztuko dituzte obretan.
Aurrekontua 125.500 eurokoa da momentuz. Baina, lanak adjudikatzean murriztu egin daiteke inbertituko den  kopurua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!