Auzoetan edukiontzi berriak ipintzea onartu dute

Anboto 2012ko eka. 1a, 08:18
Udalbatzarrak egitasmoa behin-behinean onartuta, hondakin-guneak uztailean aldatzea edota berritzea aurreikusi dute. Herrigunean eta Milikun lur azpiko edukiontziak kendu eta kanpoan berriak ipiniko dituzte

Udalbatzarrak egitasmoa behin-behinean onartuta, hondakin-guneak uztailean aldatzea edota berritzea aurreikusi dute. Herrigunean eta Milikun lur azpiko edukiontziak kendu eta kanpoan berriak ipiniko dituzte.

 

Kamioiek atzetik kargatu behar zuten hemen, eta gaur egungo kamioi berriak albotik kargatzeko eginda daude.
Aiartzan, San Juanen eta Kurutzondon birziklatzeko hiru edukiontziak egokituko dituzte. Kurutzondon, gainera, ingurua urbanizatuko dute. Barrainkun eta Beratun edukiontzi  bakarra instalatuko dute, baina auzoaren kanpoko aldean, kamioia auzo barruraino sartzea sahiesteko. 92.261 euroko aurrekontua izango dute. 79.396 euroko laguntza eman du Aldundiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!