Langabetuen portzentaia EAEko txikiena izan da apirilean

Anboto 2012ko mai. 25a, 09:16
Lanbidek emandako datuen arabera, Garain dago langabetuen portzentaia txikiena. Euskal Autonomia Erkidegoko apirileko balantzea publikatu du Lanbidek. Garain, 210 biztanle aktibotik, lau bakarrik daude lan barik. Ehunekoetara eroanda, %1,9koa da indizea

Lanbidek emandako datuen arabera, Garain dago langabetuen portzentaia txikiena. Euskal Autonomia Erkidegoko apirileko balantzea publikatu du Lanbidek. Garain, 210 biztanle  aktibotik, lau bakarrik daude lan barik. Ehunekoetara eroanda, %1,9koa da indizea.

 

25-45 adin tartean ei daude  lan bakoak, guztiak zerbitzuen alorrean ibilitakoak. Langabetu-tasa %16,1ekoa da Bizkaian, eta EAEn %14,9koa.

 

Durangaldeari erreparatuta, Garairen ostean Mañaria kokatzen da, %8,8ko indizeagaz. Lanerako gai diren 250etik, 22 daude lan barik. Eskualdeko tasa handiena Iurretan dagoela diote datuek: %15,3. Lan barik 290 biztanle daude, 1.895 aktiboren artetik. Iurretaren ostean, Zaldibarrek dauka tasa altuena: %13,4. Lana gura duten 1.507tik 202 daude bila. Durangaldean, 4.959 pertsonak ez dute lanik topatzen, azken datuen arabera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!