Ramon Zabaletaren omenezko proba, bihar

Anboto 2012ko mai. 18a, 08:44
Iazko urrian istripuz hildako garaitarra gogoan hartuko dute, probalari eta lagunek deituta

Iazko urrian istripuz hildako garaitarra gogoan hartuko dute, probalari eta lagunek deituta.

 

Ramon Zabaletaren lagunek eta inguruko probalariek antolatuta, asto-proba jaialdia egingo dute bihar Garain. 17:30etatik aurrera, lau talderen astoek egingo diote bultza harriari. Hauek dira izenak: Goizeder, Bitorio Zelaia, Maiora elkartea eta Igor Otaolea. Iurretako 700 kiloko harria eroango dute probarako.

 

Ramon Zabaleta 2011ko urriaren 24an hil zen, autoagaz istripua eduki ostean. Garai eta Goiuria arteko pista batean zihoala, arbola bat gainera jausi zitzaion, eta bertan harrapatuta hil zen.

 

Herri-kirolean ibilia

Herri-kirolen alorrean asko ibilitakoa izan zen Zabaleta, batez ere proban. Azaldu dutenez, zaletasuna familian konpartitzen zuen, aita, anaia eta semea ere herri-kiroletan ibili izan direlako.

 

Herri-kirolen sektoreak  jaialdi berezi bategaz omenduko du Ramon Zabaleta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!