Bazkaria egingo dute San Isidro eguna ospatzeko

Anboto 2012ko mai. 14a, 08:31
Garaiko San Migel nagusien elkarteak bazkaria antolatu du martitzenerako. Baserritarren eguna ospatuko dute maiatzaren 15ean: San Isidro. Bazkariaz gainera, meza ere sartu dute egitarauan

Garaiko San Migel nagusien elkarteak bazkaria antolatu du martitzenerako. Baserritarren eguna ospatuko dute maiatzaren 15ean: San Isidro. Bazkariaz gainera, meza ere sartu dute egitarauan.

 

Elizkizunera 11:00etan elkartzeko deia egin dute. Gero, 14:00etarako ipini dute jatordua. Herriko Tabernan izango da bazkaria, eta oraindik badago izena emateko aukera. Tabernan bertan emn behar dute izena interesdunek, 30 euroren truke.

 

Herritar guztiei zabalik

Jai eguna nagusien elkarteak eratu arren, herritar guztiei zabalik dagoela azaldu dute. Ohiturazko ekimena da martitzenekoa. Nagusien elkarteko bazkide ez direnek aurreko urteetan ere parte hartu izan dute, antolatzaileek jakinarazi dutenez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!