Herriko jaiak antolatzen hasi dira Trumoittekoak

Anboto 2012ko mai. 7a, 08:12
Aurtengo herriko jaiei begira lanean hasi dura dagoeneko Trumoitte kultur elkarteko kideak. Hilabete pasatu da lehenengo batzarra egin zutenetik, eta eguaztenetan batzeko asmoa dute, hamabost egunetik behin

Aurtengo herriko jaiei begira lanean hasi dura dagoeneko Trumoitte kultur elkarteko kideak. Hilabete pasatu da lehenengo batzarra egin zutenetik, eta eguaztenetan batzeko asmoa dute, hamabost egunetik behin.

 

Uztailaren 24tik 31ra ospatuko dituzte jaiak Garain. Iaz abuztuaren 1ean amaitu zituzten, baina aurten ez dituzte luzatuko, azaldu dutenez. Santiago eguna aste barruan tokatzeak eragina izango ei du egitarauan. Musika taldeak kontratatzeak denbora eskatzen duela-eta zeregin horretan dabiltza aste hauetan. Gainera, herri-afaria eratzeari garrantzia eman diote, jende asko batzen duelako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!