Udalekuetan izena emateko aukera eman du udalak

Anboto 2012ko api. 30a, 08:13
Hiru eta hamairu urte artekoentzako udalekuak prestatuko ditu Garaiko Udalak. Azaldu dutenez, uztailaren 2tik 20ra bitartean garatuko dituzte aisialdirako ekintzak. Udalekuetan parte hartu gura dutenek izena eman behar dute udaletxean, maiatzaren 11 baino lehen

Hiru eta hamairu urte artekoentzako udalekuak prestatuko ditu Garaiko Udalak. A zaldu dutenez, uztailaren 2tik 20ra bitartean garatuko dituzte aisialdirako ekintzak. Udalekuetan parte hartu gura dutenek izena eman behar dute udaletxean, maiatzaren 11 baino lehen.

 


Matrikularen prezioa  kaleratu dute antolatzaileek. Herrian erroldatuek 30 euro ordaindu beharko dute, eta erroldatu bakoek 40 euro.

 

Ahoan, etxean eta kanpoan

Udalekuetan euskararen erabilera sustatuko dute. Eslogana, horregaz lotutakoa da: Euskara ahoan, etxean eta kanpoan.

 

Ordutegiari dagokionez, egunero 09:00etatik 13:00etarakoa izango da, adierazi dutenez. Edozelan ere, arratsaldeko 17:00ak arte luzatuko dute irteeraren bat egiten dutenetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!