Guggenheim bisitatuko dute jubilatuek

Anboto 2012ko api. 23a, 08:30
Museora bisita egin ostean Enekurin bazkalduko dute

Museora bisita egin ostean Enekurin bazkalduko dute.

 

Bilboko Guggenheim museora irteera eratu du Garaiko San Migel Nagusien Elkarteak. Apirilaren 30ean, 09:30ean irtengo dute herritik, eta autobusean joango dira Bilbora. Erakusketa ikusi eta gero Enekuriko Montenegro jatetxean bazkalduko dute, antolatzaileek azaldu dutenez. Arratsaldean Getxo ingurutik osteratxoa egiteko aukera edukiko dute bisitako parte-hartzaileek.

 

25 euroko prezioa ipini diote irteeran parte hartzeari. Aiprilaren 26a baino lehen eman behar da izena Herriko Tabernan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!