Atutxa jeltzaleak utzitako kargua Elosegik beteko du aurrerantzean

Anboto 2012ko api. 11a, 13:21
Amaia Atutxa EAJko zinegotziak kargua utzi berri du. Behar politikoan beste ardura bat hartu behar izan du, eta bi funtzioak bateragarriak ez direlako hartu du erabakia

Amaia Atutxa EAJko zinegotziak kargua utzi berri du. Behar politikoan beste ardura bat hartu behar izan du, eta bi funtzioak bateragarriak ez direlako hartu du erabakia.

 

Lehenengo legealdia zen hau Atutxarentzat, iaz hautatu baitzuten herritarrek.

Korporazioaren azkeneko batzarrean hasi zuten Atutxaren kargua uzteko tramitazioa, eta hurrengoan berretsikodute. Hain zuzen ere, bilera horretan hartuko du zinegotzi ardura bere ordezkoak: Amaia Elosegik.

 

Ordezkari bi dauzka EAJk Garain. Zerrendako laugarrena zen Elosegi, baina hirugarrenak karguari ezetza eman ostean pasako da korporaziora. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!