Udalak webgunea zabalduko du aurten

Anboto 2012ko mar. 31a, 08:46
Udalak hitzarmena sinatuko du Bizkaiko Foru Aldundiagaz, diputazioaren BiscayTIC zerbitzuan parte hartu ahal izateko. Horrela, udalak webgunea edukiko du 2012a amaitu baino lehen, jakinarazi dutenez

Udalak hitzarmena sinatuko du Bizkaiko Foru Aldundiagaz, diputazioaren BiscayTIC zerbitzuan parte hartu ahal izateko. Horrela, udalak webgunea edukiko du 2012a amaitu baino lehen, jakinarazi dutenez.

 

Herriko informazioaz gainera, tramiteak egiteko aukera ere eskainiko du interneteko atari berriak.
Auzoetako bizilagunen nahiz lanean dabiltzanen mesederako, tresna “erosoa” izango dela diote udal iturriek. Ziurtagiriak zuzenean egin zein erroldan altak eta bajak emateko balioko du, aurreratu dutenez.

 

Abiapuntua, maiatzean

Udalak interneteko egoitza digitala erosteko kostua ordaindu beharko du, baina webgunearen diseinua doan eskuratuko du. Ordenantza onartu berri dute, eta maiatzean batuko dira lehenengoz BiscayTIC programako arduradunekin, webgunea prestatzen hasteko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!