Inbertsio handiena, hondakin guneei begira

Anboto 2012ko mar. 25a, 08:45
Udalak 2012rako aurrekontuak onartu ditu, 499.920 eurogaz. Hortik 126.240 euro bideratuko dute inbertsioetarako, eta zati handiena zaborra batzeko guneak sortzeko erabiliko dute: 101.600 euro.

Garaiko Udalak 2012rako aurrekontuak onartu ditu, 499.920 eurogaz. Hortik 126.240 euro bideratuko dute inbertsioetarako, eta zati handiena zaborra batzeko guneak sortzeko erabiliko dute: 101.600 euro.

 

Guztira, zazpi gune izango dira eta auzoen sarreretan ezarriko dituzte, kamioiak auzoetara sartzea saihesteko.  Diru-laguntzei itxaroten badabiltza ere, aurten garatzeko asmoa agertu dute udal ordezkariek. Tokiko Agenda 21en baitan kokatu dute egitasmoa.

 

Bestalde, ur instalazioetarako 10.000 euro gorde dituzte, eta auzobideak konpontzeko 5.640 euro. Kopuru hori handitu daitekeela argitu dute, beharra sortuz gero. Interneteko wi-fi konexioa herrian egokitzeko, 9.000 euroko partida prestatu dute; herrigunera ez ezik auzoetara ere eroan gura dute konexioa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!