Joseba Zabalaren omenaldira joango dira

Anboto 2012ko mar. 15a, 08:35
Europako Tontorretan istripuz hil zela 25 urte dira aurten. Ekaineko ekitaldietarako deialdia egin du Trumoittek

Europako Tontorretan istripuz hil zela 25 urte dira aurten. Ekaineko ekitaldietarako deialdia egin du Trumoittek.

 

Asturiasko Europako Tontorretan helikoptero istripu batean hil zen Zabala, orain 25 urte. Desagertutako ume baten bila zebiltzan Euskadiko salbamenduko txakurren taldekoak; Zabalaz gainera beste hiru taldekide hil ziren: Lourdes Verdes Rola, Jabier Gallastegi Gorosabel eta Luis Angel Díaz Pascual. Guztira zazpi lagunek utzi zuten bizitza erreskate hartako istripuan.

 

Ekainaren 9an eta 10ean elkartuko dira Asturiasen omenaldia egiteko, urtero legez. Trumoitte kultur elkarteak bertaratzeko deialdia egin du; autobusa ipiniko dute eta lehenbailehen izena emateko eskaera egin dute, lo egiteko lekua erreserbatzeko. Nagusiek 30 euro ordaindu beharko dute, eta umeek hamabost. Zapatu eguerdiz irtengo dute, domeka iluntzean bueltatzeko. Informazioa eskuratzeko edo zalantzak argitzeko, 610 948 389 telefono zenbakira deitzeko esan dute Trumoittekoek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!