Ibiltzen hasi da Umerri, pausu lasai baina sendoz

Anboto 2012ko mar. 10a, 08:01
Heziketarako eredu berria esperimentatzen ari dira bertan urriaz geroztik hamazazpi lagun

Heziketarako eredu berria esperimentatzen ari dira bertan urriaz geroztik hamazazpi lagun.

 

Haurren zaintza partekatzeko eta zaintza modu berriak bilatzeko  sortu du familia-talde batek Umerri. Garaiko San Migel eliza osteko etxean hartu dute lekua; urrian zabaldu zuten jolasteko eta ikasteko espazioa, iaztik proiektua mamitzen ibili ostean. Umeak bezala, helduak ere hazteko gunea dela diote bultzatzaileek.

 

“Egitasmo zabala da, antzeko interes, behar eta kezkak dituztenei irekita dagoena”. Hain zuzen ere, gurasoez gainera, etorkizunean umea izan gura dutenak eta proiektuan interesdunak ere badaude taldean. Guztira, hamazazpi lagunek dihardute.

 

Euren erritmoaren arabera

 

Helburua, honakoa: “Haurrak euren erritmoaren  arabera haztea eta lasaitasun handiagoz eta  presa gutxiagoz bizitzea”. Ingurune natural batean. “aurreiritziek, manipulazioek, espektatibek, zigor edo sariek tokirik ez duten  ingurune baten alde”, dabiltza beharrean.

 

Momentuz hamar umeren bueltan daude Umerrin, eta horietatik lau egunero doaz. Txikienak gurasoekin ere egoten dira, hezitzaileagaz gainera. Gurasoetako batek lehen hileotako balantze positiboa egin du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!