Gerediagatik Garairako bideko lanak amaitzen

Anboto 2012ko mar. 4a, 08:47
Espaloiaren zati guztiak eraiki dituzte, eta abiadura moteltzeko oztopoak estali ere bai

Espaloiaren zati guztiak eraiki dituzte, eta abiadura moteltzeko oztopoak estali ere bai.

 

Azken lanetan murgilduta dabiltza beharginak, dagoeneko, Gerediagatik Garaira doan errepideko lanetan. Lebarion A8 autobideko aldaketak zein biribilgunea sortzeko lanek eraginda hasi zuten, obra orain hiru urte luze. Izan ere, Garaiko Aiartzun-Goitia inguruan zabortegia edo soberakinen biltegia zabaldu zuten obra horiei guztiei erantzuteko. Zabortegira bideak egunean 108 kamioiren bueltan errepidetik igarotzea eskatzen zuen, eta oinezkoentzako zein zikloturistentzako  segurtasuna bermatzeko helburuagaz hasi zituzten lanak.

 

Oraindino arduradunek ez dakite egitasmoa guztiz noiz amaituko den. Azken asteetan, baina, lanek aurrerakada nabarmena izan dute. Espaloia, bere zati guztietan, eraikita dago, eta ibilgailuen abiadura moteltzeko ezarritako sakangune edo oztopoak estali dituzte. Asteon, bideko marrak horitik zurira aldatzen ibili dira beharginak, eta bidegurutze bateko kanala ere konpondu dutela jakin eragin dute udal ordezkariek eta obraren arduradunek.

 

Zabortegia estali behar

Proiektua amaituta geratzeko, Aiartzun-Goitiako zabortegia itxi beharko dute. Lurragaz estaliko dute uneotan dagoen zuloa, eta ingurunea atonduko ei dute gero.

 

Trafikoaz gainera, zarata eta poluzioan ere eragin dute lanek, eta Garaiko zein Gerediagako bizilagunen kezka iturri izan dira hilabeteotan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!