Diru-laguntzen menpe, egitasmoak garatzeko

Anboto 2012ko ots. 25a, 08:34
Garaiko Udalak aurrera begira esku artean dauzkan proiektuak egoera ekonomikoak baldintzatuta daudela dio Gontzal Sarrigoitia alkateak

Garaiko Udalak aurrera begira esku artean dauzkan proiektuak egoera ekonomikoak baldintzatuta daudela dio Gontzal Sarrigoitia alkateak.

 

Une hauetan, auzuneetan zaborrontziak ipintzea, frontoiko aldagelak berriztea eta wi-fi sistema ezartzea dira udalaren lehentasunak.

 

Sarrigoitiak probabilitate handia ematen dio zarama batzeko kokagune berrien plana betetzeari, baina ez du hainbesteko segurtasuna erakutsi aurretik etorri daitezkeen gainerako proiektuen kasuan. “Diru-laguntzak eskatuta ditugu, eta horiei itxaron beharko diegu”, dio alkateak.

 

Wi-fiaren deialdia

Interneteko zerbitzua herrian eskaintzeko proba-epea martxan du udalak, eta bando bidez jakin eragin die herritarrei zerbitzua erabili gura dutenek udaletxera jotzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!