Frontoiko aldagelak eraberritu gura dituzte

Anboto 2012ko ots. 19a, 08:51
Garaiko pilotalekuko aldagelak eraberritu guran, Eusko Jaurlaritzari diru-laguntza bi eskatu dizkio udalak

Garaiko pilotalekuko aldagelak eraberritu guran, Eusko Jaurlaritzari diru-laguntza bi eskatu dizkio udalak.

 

Hain zuzen ere, irisgarritasun arloan eta EREIN ataletan egin ditu eskaerak udalak; oraindik ez dute erantzunik jaso. Proiektua guztiz amaituta ez badago ere, obrak 97.240 euroko aurrekontua izango duela diote arduradunek.

 

Aldagelak "zaharrak, urte askokoak" direla-eta egingo dituzte lanak; baita elbarrientzako irisgarritasuna hobetu ahal izateko ere.

Aldaketa handia

Atontzeko egitasmoaren baitan, komunez gainera, teilatua, ura eta argia ere berriztuko dituzte. Modu horretara, aldaketa handia jasango du aldagelen eremuak. Udaletik informatu digutenez, “eremu berria egitea legez izango da ia-ia”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!