Batzarra egingo dute domekan elkartean

Anboto 2012ko urt. 28a, 08:48
Otea-Loran elkarteak urteroko ohiko batzarra burutuko du domeka honetan, urtarrilaren 29an. Goizeko 11:00etan lehenengo deialdian eta 11:30ean bigarrenean, batzeko gonbita egin dute zuzendaritza batzordeko ordezkariek

Otea-Loran elkarteak urteroko ohiko batzarra burutuko du domeka honetan, urtarrilaren 29an. Goizeko 11:00etan lehenengo deialdian eta 11:30ean bigarrenean, batzeko gonbita egin dute zuzendaritza batzordeko ordezkariek.

 

Gainera, gai-zerrenda ere eskuragarri ipini dute dagoeneko. Agurraren ondoren aurreko akta irakurri eta bidezko baderitzote onartzea izango dute lehenengo behartzat. Kideen altak eta bajak aztertuko dituzte gero, zuzendaritza batzorde berria osatu baino lehenago.

 

2011ko kontuak emango dituzte jarraian ordezkariek, eta, azaldu dutenez, 2012rako aurrekontuak ere plazaratuko dituzte bazkideen aurrean. Itaun-eskaerentzat gordeko dute azkeneko puntua, hurreratutakoei dudak argitzeko aukera emanez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!