Caritasi laguntzeko eta elizako gastuetarako Errematako dirua

Anboto 2012ko urt. 17a, 17:16
San Anton eguneko ohiturazko enkantea egin dute gaur Elizabarrin, oilandak, txakurkumea, eta deneriko produktuak eskainiz

San Anton eguneko ohiturazko enkantea egin dute gaur Elizabarrin, oilandak, txakurkumea, eta deneriko produktuak eskainiz.

 

Eguraldia lagun izan dute garaitarrek Errematarako, eta giro ederrean batu dira Elizabarrin produktuak eskuratzeko saiakeran. Mezaren ondoren, abadeak lurrak eta eskaintzan ipinitakoak bedeinkatu ditu, enkanteari ekin aurretik. Txakurkumeak eta oilandak piztu dute interes handienetakoa; lehenagatik 60 euro eman dituzte eta bigarrenagatik 40. Dena dela, herriko txorizo, gazta edota pastelengatik ere ika-mika latzak izan dituzte partaideek. Abadeak berak ere eroan du etxera baba, txorioz eta abarrez osatutako sorta bat.

 

Batutako diruaren erdia Caritasi laguntzeko erabiliko dute, eta beste erdia elizako gastuetarako bideratuko dute, iragarri dutenez. Erremata amaituta, Otea-Loran elkartera joan dira bazkaltzera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!