Errematako enkantean batuko dira martitzenean

Anboto 2012ko urt. 15a, 08:50
San Anton Eguneko tradiziozko ekimena da; batutako dirua ongintzarako bideratzen dute

San Anton Eguneko tradiziozko ekimena da; batutako dirua ongintzarako bideratzen dute.

 

Herritarren artean nork eskaintza handiagoa egin, hark eroango du produktua etxera. Ohiturari muzin egin barik, martitzenean Errematan elkartuko dira garaitarrak. 12:00etako mezaren ondoren hasiko da enkantea, abadeak lurrak eta produktuak bedeinkatu eta gero. Oilarrak, untxiak, arrautzak, ogia... sorta zabala izan ohi da urtero San Anton Eguneko hitzordura herritarrek Elizabarrira dohaintzan eramaten dutena.

 

Produktu guztiekin ateratako dirua ongintzan inbertitzen dute; iazko 1.200 euroekin Caritas lagundu eta elizako berogailua konpondu zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!