Egindakoak eta beharrak landu dituzte foroan

Anboto 2011ko abe. 9a, 09:59
Joan zen astean Agenda 21eko partaidetza foroa opstau zuten Garain. Gontzal Sarrigoitia alkateak adierazi digunez, 12 lagun batzartu ziren, eta herrian urte honetan egindako lanez zein etorkizunean dituzten beharren gainean egin zuten hausnarketa

Argiztapenak, kultur etxearen irekiera eta Garairako bide zein espaloia izan zituzten berbagai, besteak beste. Aurrera begira, webgunea, Wi-Fi sistema eta frontoiko aldagelen irisgarritasuna zehaztu zituzten. Azken honetarako diru-laguntza eskatu dutela azaldu du Sarrigoitiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!