Gabonetako platerak prestatzen ikasteko aukera

Anboto 2011ko azaroaren 27a

Trumoitte kultur elkarteak sukaldaritza ikastaroa antolatu du abendurako, Gabonetako tradiziozko platerak prestatzeko irizpideak eskainiko dituena. Juantxu Larruzea sukaldariak gidatuko du ikastaroa, Otea-Loran elkartean

Trumoitte kultur elkarteak sukaldaritza ikastaroa antolatu du abendurako, Gabonetako tradiziozko platerak prestatzeko irizpideak eskainiko dituena. Juantxu Larruzea sukaldariak gidatuko du ikastaroa, Otea-Loran elkartean.

 

Abenduaren 12an hasiko da ziklo hori, eta 13, 14, 15, 19, 20 eta 21ean izango du jarraipena. Arratsaldeko 18:30etik 20:30era bitartean garatuko dira saioak.

 

20 euro pertsonako

Ikastarorako izen-ematea zabaldu dute dagoeneko. Garaitarrek 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta herrikoak ez direnek 30. Abenduaren 5ean itxiko dute inskripzio-epea. Apuntatzeko, 610 94 83 89 telefono zenbakira deitu behar dute interesatuek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!