Bertso afaria, hilaren 26an, Julio Soto eta Sustrai Colinagaz

Anboto 2011ko aza. 19a, 08:27
Hurrengo barikurako bertso afaria antolatuko du Garaiko Udalak, Julio Soto eta Sustrai Colina bertsolariak gonbidatuta. Izena emateko azaroaren 22ra arte

Hurrengo barikurako bertso afaria antolatuko du Garaiko Udalak, Julio Soto eta Sustrai Colina bertsolariak gonbidatuta. Izena emateko azaroaren 22ra arte.

 

Aurreko urteetan ere, data hauen bueltan eratu izan du udalak ekitaldi hori; bertsozale ugari batzen duen saioa izan ohi da.

 

Iluntzeko 21:30ean hasiko da afaria Otea-Loran elkartean. Edozelan ere, iluntzeko 20:00etan egin dute elkartzeko deia, poteoa egingo dute-eta trikitilarien laguntzagaz, azaldu dutenez. Mahaian jesarri orduko girotuta egongo dira bertaratutakoak, beraz.

 

Martitzenerainoko epea ipini dute izena emateko; 20 euro balio du afarirako sarrerak. Udaletxera deituta, 94 691 63 93 telefono zenbakian, egin daitezke erreserbak, antolatzaileek adierazi dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!