Zaborraren zerga %10 igoko du udalak 2012an

Anboto 2011ko aza. 10a, 09:50
Martitzenean onartu zituen udalak 2012rako udal ordenantza fiskalak. Hirugarren eta seigarren ordenantzak bakarrik moldatu dituzte, baina hainbat zerga eta tasa igo egingo dituzte

Martitzenean onartu zituen udalak 2012rako udal ordenantza fiskalak. Hirugarren eta seigarren ordenantzak bakarrik moldatu dituzte, baina hainbat zerga eta tasa igo egingo dituzte.

 

Zaborra batzeagatiko zergan egingo dute du igoerarik handiena: %10ekoa. Urarena %3 igoko dute, eta gainerako igoerak %2an kokatuko dituzte; ibilgailuena, kasurako. Edozelan ere, beste batzuk mantendu egingo dituzte; ondasun higiezinen gaineko zerga, adibidez.

 

Tasetan, hilerriko lurperatzea 100 eurora eta ateratzea 200era altxatu dituzte;  frontoikoa eta ezkontzetakoa prezioa berean geldituko dira.

 

Gaztainerrea zapatuan

Bestalde, zapatuan ohiturazko gaztainerrea antolatuko du Trumoitte kultur elkarteak. Arratsaldeko 17:00etan umeentzako jolasak prestatuko dituzte, eta gaztaina-jana 18:00ak bueltan hasiko da, azaldu dutenez. Frontoian ospatuko dute jaia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!