Laguardiarako txangoa eratu dute nagusiek hilaren 14rako

Anboto 2011ko aza. 6a, 08:09
Garaiko San Miguel nagusien elkarteak Errioxarako irteera antolatu du azaroaren 14rako, hango ingurune eta gastronomia ezagutzeko aukera eskainiz. Laguardiara joango dira, 09:30ean irtenda

Garaiko San Miguel nagusien elkarteak Errioxarako irteera antolatu du azaroaren 14rako, hango ingurune eta gastronomia ezagutzeko aukera eskainiz. Laguardiara joango dira, 09:30ean irtenda.

 

Lehenengo bisita gidatua izango dute Heredad de Ugarte upategian. Ardoaren sekretuak hurretik ezagututa, bazkaltzera joango dira Ortu Zaharra jatetxera, eguerdiko 14:30ean. Zainzuriak, piperrak, urdaiazpikoa, patatak errioxar erara eta bildotsa dastatuko dituzte, edari eta azkenburukoaz gainera.
Interesa dutenek Herriko Tabernan eman behar dute izena, 28 euroren truke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!