Auto gidari bat hil da arbola batek harrapatuta

Anboto 2011ko urr. 24a, 12:01
69 urteko gizonezko bat hil da gidatzen zihoan autoaren gainera arbola bat erortzean Oiz mendira doan pista batean.

69 urteko gizonezko bat hil da gidatzen zihoan autoaren gainera arbola bat erortzean Oiz mendira doan pista batean.

 

Istripua goizeko 09:15ean gertatu da Oiz mendira doan mendiko pista batean BI-3341 errepidetik gertu, Garai eta Goiuria artean. Ertzaintzatik azaldu dutenez, ezagutzen ez diren  arrazoiengatik, arbola handi bat pista honetatik zihoan lur orotakoaren gainera erori da. 69 urteko gidaria ibilgailuaren barruan harrapatuta gelditu da eta bertan hil da leku horretara joandako medikuak azaldu duenez. Behin tramite judizialak egiten dituztenean, gorpua Bilboko institutu forensera eramango dute. Ertzaintzak atestatua zabaldu du gertatutakoa argitzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!