Interneteko konexioa zelan ipini aztertzeko proba-epea

Anboto 2011ko urr. 23a, 08:29
Udalak interneteko konexioa egokitu gura du herri osoan, Wi-Fi sistemaren bidez.

Udalak interneteko konexioa egokitu gura du herri osoan, Wi-Fi sistemaren bidez.

 

Hala ere, azaldu digutenez, lehenengo probak egin gura dituzte, eta jendeari aukera eskaini zerbitzua ezagutzeko.

 

Azaroaren 1etik 30era, herriguneko Wi-Firako -udaletxean, kultur etxean eta frontoian hartzen dena- sarrera librea izango da, hitz-gako barik. Zerbitzua herri osora zabaltzean, gune horietako konexio mota bera helduko litzateke, 256 k-koa.


Proba egin eta interesa agertzen dutenek udaletxera jo beharko dute izena emateko. Interesdunen arabera zehaztuko dute zein lekutan ipini konexioa; 7 antena aurreikusi dituzte auzoetan. Alta eman eta ordaindu egin beharko lukete guztiek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!