Hirigunean eta Momoition farolak aldatzen hasi dira

Anboto 2011ko urr. 13a, 08:36
59.444 euroko aurrekontua dauka egitasmoak

59.444 euroko aurrekontua dauka egitasmoak

 

Joan zen uztailean udalak beharrak esleitu eta gero, martxan dago jadanik hiriguneko eta Momoitioko San Joaneko farolak aldatzeko egitasmoa.

 

San Joan Momoitio inguruan farola zaharrak kendu eta berriak ipintzen dihardute; herriguneko argiztapenari dagokionez, kasu gehienetan bonbila aldaketan oinarrituko da, farola batzuk osorik aldatuko dituzten arren. Kontsumo txikiko LED argiaren erabilpena bultzatu du udalak behar  hauekin guztiekin.

 

59.444 euroko aurrekontuagaz bututuko dute proiektua, eta ez dute iraungo hilabete baino gehiago, udal arduradunek azaldu dutenez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!