Ondare Jardunaldietako bazkaria, urriaren 16an

Anboto 2011ko urr. 9a, 08:55
Hilaren 11 arte eman daiteke izena bazkarirako; Elizabarrin izango da, eguerdiko 14:00etan

Hilaren 11 arte eman daiteke izena bazkarirako; Elizabarrin izango da, eguerdiko 14:00etan.

 

Europako Ondare Jardunaldien baitan, Durangaldeko Landa Garapena eta Gerediagaren laguntzagaz eratu dituzte udalek ekimenak; Garain, urriaren 16an ospatuko da  bisita-antzezpen eta bazkaria. Valentin Zubiaurre musikariaren ama eta Elizabarriko San Juan elizako moja zen Dominga Urionaren sasoiko bizimodua islatu gura dute.

 

Antzezpenean, Urionaren pertsonaiak Ilustrazioaren azken aldian Bizkaiko landa elizate batean bizimodua zelakoa zen azalduko du. Bazkaria Juantxu Larruzea sukaldariak prestatuko du, eskuizkribu batean  oinarrituta. Fraide zopa, Dominga Urionaren eltzekaria, legatz betea Elizabarri eran, untxi ilustratua eta ogi txigortua daude 40 euroko menuan. 688 632 284 telefonoan egin daitezke erreserbak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!