Lagun giroan ospatu dute jubilatuek Aste Kulturala

Anboto 2011ko ira. 29a, 08:58
Urtero legez, aurten ere burutu dute Garaiko jubilatuek Aste Kulturala, San Migel nagusien elkartearen ekimenez sortua. Aste osoan hainbat txapelketa izan dituzte, eta gaur, egun handian, bazkarian elkartuko dira

Urtero legez, aurten ere burutu dute Garaiko jubilatuek Aste Kulturala, San Migel nagusien elkartearen ekimenez sortua. Aste osoan hainbat txapelketa izan dituzte, eta gaur, egun handian, bazkarian elkartuko dira.

 

Egunotan tute, briska eta mus torneoak jokatu dituzte Otea-Loran elkartean, eta “bost-sei mahai” osatu izan dituzte egunero. Gaur San Migel eguneko meza eta bazkaria ospatuko dituzte Herriko Tabernan, eta 30 bat lagun batuko dira bertan. Bazkalostean, gainera, txapelketatako sariak eskainiko dituzte, eta elkarteko nagusienak be omenduko ditzute: Antonio Etxeita eta Juana Barberias. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!